Visibles.org
Gure egitekoa gizartean eragiteko eta mobilizatzeko online komunitate bat eraikitzea da, erakunde guztientzako, eta sinestunen ikuspegitik, gizarte-justiziaren aldeko kolektiboentzako eta pertsonentzako, parte hartzeko, eztabaidatzeko eta topaketak egiteko plataforma bat.

01 Helburuak
Gizartea mobilizatzea, herritarrek bizitza publikoan parte hartzeko prozesuak bideratzea, eta egunez egun erakundeek eta gizarte-kolektiboek lan egiteko KAUSAK bistaratzen laguntzea.

02Zure BAIEZKOA merezi duten kausak
Gizarte-justiziaren aldeko KAUSAK, erakundeek eta kolektiboek sustatuak, Elizaren Irakasbide Sozialaren printzipioekin bat, zenbait ekintza-ildotan; esate baterako:
- Migrazioak
- Arriskuan dauden adingabeak eta gazteak
- Nazioarteko lankidetza
- Ekologia eta ingurumena
- Bidezko ekonomia eta pobreziaren aurkako borroka
- Desberdintasuna
- Demokrazia eta partaidetza
- Giza eskubideak
- ....
KAUSAK formatu erraz eta arin batean aurkezten dira, eta haietako bakoitzarekin lotuta, informazioa, sakontzeko baliabideak eta ekintzarako proposamen konkretuak ematen dira, hauetarako baliabideak proposatzen dituen metodologia bati jarraituz: ikusi (hurbildu zaitez), sakondu (murgildu zaitez) eta jarduteko (batu zaitez).

03 Erakundeak eta Sareak
Visibles Elizaren gizarte-erakundeek egiten duten lanari laguntza emateko eta lan hori ikusgarri egiteko online plataforma bat da. Eragin publikoko tresna bat, erakundeen eta gizarte-kolektiboen zerbitzura. Aldi berean, topaketarako eta eragin publikorako sareak eraikitzeko espazio bat da, lankidetza eta baterako lana errazten dituena, gizarte-inpaktua biderkatzeko.
Erakundeek eta gizarte-kolektiboek inplikatuta dauden “KAUSAK” sustatzen dituzte plataforman, eta herritarrak horien inguruan mobilizatu nahi dituzte, aldaketak lortzeko.
Erakunde bat bazara eta kausa bat sustatu nahi baduzu, bete inprimaki hau eta izan komunitate honen parte.
Kausa guztiek, argitaratu baino lehen, plataformaren kontseiluaren onarpena behar dute, eta horrek plataformaren argitalpen-irizpideen arabera jarduten du.
Kausak eta erakundeak
Baimendutako gizarte-erakunde batek sinadurak jaso, ekintza konkretu bati babesa eman edo bidegabekeria bat ezabatu edo arindu nahi duenean: laneko online ingurune propio batean sar daiteke, eta han KAUSA bat argitaratu, dokumentatu, sinadurak eskatu, mobilizazioetara dei egin, errezoak partekatu, sare sozialetan zabaldu, etab.

04 Herritar arduratsuak
Herritarrek erraz har dezakete parte eta justiziaren alde mobilizatu. Visiblesen argitaratutako kausa guztiek zure babesa merezi dute: erakunde zorrotz eta konprometituek sustatzen dituzte, ongi dokumentatuta daude eta aldaketa bultzatzeko ekintza-proposamen konkretuak izaten dituzte:
- Zure sinadurari esker, zure e-maila idatziz, zenbat eta pertsona gehiagok babestu kausa bat, aukera gehiago egongo dira aldarrikapena aintzat hartzeko.
- Beste pertsona batzuk kausa babestera gonbidatuz, sare sozialen bidez edo zure e-maileko kontaktuen agendaren bidez.
- Kausaren aldeko tokian tokiko mobilizazioetan parte hartuz
- Norbera hezten, sakontzeko eta irizpideak eskuratzeko, kausak nork bere kabuz defendatzeko
- Kausaren alde otoitz egiteko elkartuz

05 Plataforma irekia eta moderatua
Visibles.org antzekoak diren eta helburuak eta nortasuna partekatzen dituzten erakunde, kolektibo, sare, mugimendu eta proposamenei irekitako plataforma bat da. Espainiako Jesusen Konpainiako Sektore Sozialak sustatutako eta hura buruzagi duen proiektu bat da
Kausak eta edukiak haiek sustatzen dituen erakundearen edo kolektiboaren ardurapean daude. Visiblesek kausak gainbegiratzen ditu, haren argitalpen-politikarekin bat etor daitezen.
Dena den, Visiblesek ez ditu zertan partekatu eduki guztiak eta sustatutako kausetan adierazitako iritziak.

06 Doako proiektua, gardena eta irabazi-asmorik gabekoa
Sinesgarritasuna funtsezko elementua da gure lanean, egoera bidegabeak publikoki salatzeko. Horretan oinarritzen da gure erakundeekin lotzen diren pertsona eta erakunde askoren konfiantza. Horregatik, Visibles.org iragazi-asmorik gabeko proiektu bat da, hartan parte hartu nahi duten erakundeentzat eta kolektiboentzat doan eskaintzen dena.
Alboan Fundazioak kudeatzen du,eta Gardentasunaren eta Gobernu Onaren ziurtagiri bat du, bere gain hartzen dituen gizarte-konpromisoak erantzukizuneko, gardentasuneko, onarpeneko eta kanpoko entitate independente batek erregularki ikuskatutako esparru baten barruan daudela bermatzen duena.

Hurbildu!
Gehitu zure markatzaileetan eta jarraitu gaitzazu facebooken eta twiterren.
Ezagutu gaitzazu!

Elkartu!
Eman izena gure newsletterrean eta erregistratu gure komunitatean.
Batu komunitatera!

Sakondu!
Gure kausa guztiak ongi dokumentatuta daude.
Jardun irizpide zuzenarekin!

Ospatu!
Partekatu lortutako emaitzak zure konktuekin.
Ospatu!