save our future visibles

Mobiliza zaitez eta ekin klima-aldaketagatik!

Erakundea(k): Ecojesuit

ecojesuit logo

Garaia da! Parte hartu eta sinatu ere!

Datorren irailaren 27an, milioika mundu guztiko pertsona grebara joango gara klimagatik. Eta historiako lehen aldian izango da hiritartasun osoak gure planetaren defentsagatik, gure Etxe Komuna.
Ecojesuit eta bere bazkideak, 2019ko irailaren 20tik 27ra, Greba Klimatiko Osoaren jardueren alde agertzen dira irmoki, eta presako eta mantendutako neurri klimatikoak hartzera denok animatzen dituzte.

Ekainean Francisco Aita Santuak larrialdi klimatikoa aitortu du zuzendari nagusien eta energia-konpainia nagusietako eta inbertsioko ordezkarien aurrean eta ekitea presakoa dela esan die: “denbora bukatzen ari da”.
Klima-aldaketa "gure egunetako humanitateak aurka egiten dien erronka nagusietako bat" bada (25 'Laudato Si-a') eta etorkizuneko belaunaldien eskubideetarako eta duintasunerako mehatxu handia ekartzen du.

Sinatu eta mugi zaitez Ecojesuit-ekin eta bere bazkideekin!
Eta gure planetak ezin duela itxaron Gobernuen ordezkariei gogoratuko diegu. Garai da gure norabidea aldatzeko. Orain eman behar dena, klima-aldaketa sufritzen duten miloika pertsonek ezin dutelako gehiago itxaron.

Zure erakunde ta zu gehitu zaitezkete hainbat moduko:

  1. Ekin, hemen sinatuz, gure plataforman “Visibles.org” eta parte hartu gure Gobernuei eskatzeko, hiritar guztiekin batera:
  • berehalako adierazpena Larrialdi-Egoera Klimatikoa
  • eta berotegi-efektuko gasetako emisio garbiak bizkor zerotara txikiagotzeko neurri zehatzak hartzea.
  1. Mugiarazi zure Unibertsitatea, zure ikasgela, zure heziketa-zentroa, eta bultzatu elkarrizketak, eztabaidak eta greba sostengatzen duten heziketa-jarduerak.

Bat egin Ecojesuit-ekin eta heziketa institutu sarearekin: Espainian “Comillas” Unibertsitate Pontifikala, St Aloysius College Australian, Irlandan Gonzaga College-a eta Belvedere College, Filipinetan Apu Palamguwan Cultural Education-a, etab.

  1. Gure kanpainean lagundu, sare sozialetan ere bai.

Gure berriak eta larrialdi klimatikoaren gaineko materialak partekatu; Baita heziketa-zentroetan eta institutuetan egiten diren ekintzak eta mobilizazioak ere.; jarraiguzu Twitterren eta Facebooken @visibles_org eta @ecojesuit eta eman izena newsletter-a jasotzeko.

  1. Bat egin gazteekin eta etorkizuneko belaunaldiekin
  • Urrian, Elizarekin batera, Eskualde Panamazoniarrerako Sinodon mundu osoko Herri Indigenak entzungo ditugu.

Oso garrantzitsua da. Haiek baso tropikalak eta Amazonía-ko urak zaintzen dituzte, baita Kongoko arana, Asia-Pazifikoa eta klima-aldaketako inpaktu gero eta handiagotik babesten gaituzten beste area batzuk ere.

  • Abenduan, parte hartuko dugu Klima-Aldaketari (COP-ari) buruzko Nazio Batuen urteroko Konferentzian. Jesuitek 1992ko Rioko Lurrako Batzarretik parte hartu dute.
  • Joan den uztailean, ordezkaritza jesuita/argentinarrak parte hartu zuen, New Yorken, Garapen Jasangarriari buruzko Nazio Batuen Goi-Mailako Foro Politikoan. Han, SDG-en aurrerapenak aztertu zituzten eta eragin-puntu posibleak eztabaidatu zituzten, batez ere Eragin Klimatikoari buruz, 13 SDG-erako.

Ekimen hau Ecojesuit-ek bultzatuta dago, jada atxiki dira erakunde asko (Ignatian Solidarity Network, Global Catholic Climate Movement, CPAL-aren ingurunearen bat) eta irekita dago gure Etxe Komunak jasaten duen ingurumen-krisi larriko egoera hobetzeko hiritarrak inplikatu nahi dituzten erakunde guztientzat.
Sinatu! eta Mugi zaitez gurekin datorren irailaren 27an!
Ez geratu kanpoan! Gure planetaren alde! Geure Etxe Komunaren alde!
Informazio gehiago: Gasteleraz, [email protected] bidez eta [email protected] bidez ingelesez,".