Cerrad los CIE

CIE gehiagorik ez. Atzerritarrak barneratzeko zentroak ixtearen alde eta zentro gehiago irekitzearen aurka

Erakundea(k): SJM España

BAT EGIN eta eskatu gobernuari itxi ditzala CIEak eta jar ditzala martxan bestelako aukera eta konponbide batzuk.

Barneratze-baldintzak berrikustea eta zentro horietan atxikita dituzte pertsonen eskubideak bermatzea eskatzen dugu.

Atzerritarrak Barneratzeko Zentroak, CIE, pertsonak baztertzeko, haiei alferreko sufrimendua eragiteko eta babesik gabe uzteko eremuak dira. Immigrazio irregularraren aurka kontroleko mekanismo gisa erabiltzen dira; hala, zentro horien eskutik, egoera oso-oso ahulean dauden pertsonak modu arbitrarioan atxilotzen dira, eta haien eskubideen urratze sistematikoa eragiten duten baldintzatan atxikitzen dira.

Zentro horietan kartzeletako eta bortxazko baldintzak ezartzen dira, eta horrek krisi-egoerak sortzen ditu. Egoera horietan, neurriz gaineko segurtasun-neurriak erabiltzen dira, atxikitako pertsonek, GKE-ek, Arartekoak eta kontroleko epaileek salatzen dutenez. Atxiloketak urratu egiten du barneratutako pertsonen duintasuna, eta, beraz, Espainiara iristen diren migratzaileei harrera egiteko eta haiek integratzeko neurri humanoagoen alde egin behar da apustu.  

Bat egin gure eskaerarekin, eta aldarrikatu CIE GEHIAGORIK EZ dugula nahi,

  • CIE-etan eraso eta duintasunaren urratze GEHIAGORIK EZ. Zentro horiek babesik gabeko gune bihurtu dira, ez dago haietan segurtasun-baldintza egokirik eta behin eta berriro urratzen dira askatasunik gabe barneratuta dauden pertsonen eskubideak.
  • Kartzela-giro eta barneratuen kriminalizazio GEHIAGORIK EZ. Polizia nazionalak zentro horietan duen eginkizuna berrikusi behar da, kidego horrek betetzen baititu zerbitzuak antolatzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko lanak. Eginkizun horiek esku-hartze sozialean adituak diren profesionalek bete beharko lituzkete.
  • Adin txikiko pertsona GEHIAGORIK EZ CIE-etan. 2018. urtean adin txikiko 89 lagun atxiki zituzten legez kontra askatasunik gabe zentro horietan. Adina zehazteko frogetan hainbat akats izaten dira eta prozesu horretan adin txikikoak ez dira eramaten babes-zentroetara, eta horrek urratu egiten du adin txikikoen eta haien eskubideen interes gorena zaintzeko betebeharra.
  • Pateretatik bizirik atera diren pertsona GEHIAGORIK EZ CIE-etan. Zentro hauek ez ziren sortu Espainiako kostaldera egoera zaurgarrietan iristen diren pertsonei harrera egiteko eta haiek identifikatzeko.
  • Pertsona gaixo GEHIAHORIK EZ CIE-etan. Osasun-arreta ez da batere ona, eta, horren erakusle, gaixotasun larriak eta buruko osasun-arazoak dituzten hainbat pertsona hauteman dira zentro horietan. Samba Martine-rena eta gisako tragediak saihestu zitezkeen berme osoko mediku-zerbitzua emanez gero.
  • Asilo-eskatzaile GEHIAGORIK EZ CIE-etan. Barneratutako pertsona askok asiloa eskatzeko profila dute, baina zailtasun larriak dituzte prozedura horri berme osoz heltzeko.
  • GKE-en eta senideen bisitak baimentzeko oztopo GEHIAGORIK EZ. Gure presentzia lagungarri da legea betetzeko eta barneratutako pertsonen eskubideak babesteko.
  • Arbitrariotasun eta bazterketa GEHIAGORIK EZ CIE-etako atxilotze-politiketan. 2018an, barneratutako pertsonen %68 Aljeria eta Marokokoa zen jatorriz.
  • Banandutako familia GEHIAGORIK EZ CIE-etan. Barneratutako pertsona asko banandu egiten dituzte beren familietatik eta gure gizartean sustraitzeko ibilbidetik.
  • Barneratuei behar bezala informatzeko eta orientatzeko itzultzaile eta baliabide eskasia GEHIAGORIK EZ.
  • Kanporatze GEHIAGORIK EZ, aldez aurreko abisurik gabe eta senideei edo abokatu bati jakinarazteko aukerarik gabe.

Azken batean, EZ DADILA barneratzea NEURRIZ GAIN erabili, inor zentro horietan atxikitzea ez baita modu egokia migrazio irregularra kudeatzeko.  Inor askatasunik gabe uztea baino aukera hobeak jasotzen dira legean (etxebizitza bat izatea, eta hor lokalizatu ahal izatea migratzaileak), eta horiek bideratu beharko lirateke. Izan ere, askatasunaz gabetzea, legean jasota dagoen moduan, kautelazko eta salbuespenezko erabakia izan beharko litzateke kasu jakin batzuetan, eta ez neurri orokortua.