Sexu indarkeria, legez kanpoko meatzaritza eta erosketa publiko etikoaren arteko erlazioa

relacion entre violencia sexual, minería ilegal y compra publica etica
Gaurkotasuna
18 Ekaina 2019

Ekainaren 19a Gatazketan gertatzen den Sexu-Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta ALBOANeko Donostiako egoitzako taldea kalera aterako da egoera hau salatzen jarraitzeko eta egoera hau pairatzen duten pertsonen aldeko babesa adierazteko, bereziki Kongoko Errepublika Demokratikoko egoerari dagokionez. Horrekin batera gailu elektronikoen Erosketa Publiko Etiko baten aldeko sinadurak bilduko dira.

ALBOANek denbora ugari darama salatzen Gatazkarik Gabeko Teknologia bere kanpainaren bitartez harreman estua dagoela Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean emakumeek bizi duten sexu indarkeria egoera larriaren eta tresna elektronikoen ekoizpen, merkaturatze eta kontsumo ereduaren artean.

Bi lotura zuzen dago sexu-indarkeriaren eta legez kontrako meatzaritzaren artean:

  1. talde armatuen eskutik emakumeen bortxaketak, komunitateak beren lurretatik kanporatzeko eta horrela baliabide naturalak ustiatu ahal izateko.
  2. meategietan edo meategiei lotutako zerbitzuetan lan egiten duten emakumeen erasoak daude, euren gain boterea erakutsi nahian. Emakume asko lan-esplotazioa jasaten dute edota sexu-esplotazioa pairatu.

ALBOANek hainbat lan ildo jorratzen ditu kausa honen inguruan:

  • Alde batetik “Synergie des femmes contre les violences sexuelles” izeneko elkartearekin bat egiten du emakumeek pairatzen duten sexu indarkeriaren aurkako borrokan. Kongoko Errepublika Demokratikoko Ipar Kivuko emakumeen 35 elkartek osatzen duten erakunde honek laguntza medikoa, laguntza psikosoziala eta gizarteratzea eskaintzen ditu; eta komunitatearekin sentsibilizazio lana egiten du, sexu-indarkeriaren prebentziorako eta biktimak babestu behar direla nabarmentzeko.
  • Horrekin batera intzidentzia publikoan aritzen da, sinadura bilketa kanpaina eginez besteak beste. Sinadura bilketa honen asmoa da gure udalei teknologia arduratsua kontsumitzeko eskatzea. Horrela, pixkanaka, produktu elektronikoen ekoizpen eta kontsumoa eta Kongoko Errepublika Demokratikoan eta beste leku batzuetan gertatzen diren giza eskubideen urraketaren arteko lotura haustea lortuko dugu.

Sinadurekin eskatuko diegu arduradun politikoei erosketa publiko etikoko politikak martxan jartzeko konpromisoa hartzeko. Lortu nahi dugu udalek, ekipamendu informatikoa berritu behar dituztenean (ordenagailuak, pantailak, etab.) edo produktu elektroniko berriak erosi behar dituztenean (mugikorrak edo tabletak), kontuan har ditzatela irizpide etikoak, sozialak eta ingurumenekoak, eta ez soilik prezioa edo ezaugarri teknikoak.

Parte hartu nahi duzuen guztiontzat, ekainaren 19an, Gatazketan ematen den Sexu Indarkeriaren Aurkako Egunean, ALBOAN Donosti Loiola Kalea 15 aurrean sinadurak biltzen arituko da goizean zehar.

Online ere parte hartu daiteke honako helbide elektronikoan: https://www.visibles.org/eu/kausak/democracia-y-participacion/eskatu-zure-udalari-teknologia-arduratsua-kontsumi-dezan